Skip to main content
Aldapeta María Ikastetxea

Erabaki batek guztia alda dezake.

2016ko apirila. Summa Aldapetak inork ezagutzen ez zuen proiektu bat zeukan esku artean. Bere lurren zati bat saldu zuen luxuzko etxebizitzak eraikitzeko, baina 2.000 ikasle baino gehiagoren irakasleek eta gurasoek ez zekiten zer-nolako etorkizuna izango zuten. Ezinegona eta zalantzak zeuden, artean itxi gabe zegoen eraikuntza-proiektua zela-eta.
PARTEKATU

Ezinegonetik ilusiora

Informazioa partekatu egiten da. 700 lagun bertaratu ziren hezkuntzaren inguruko debatera. 1.000 lagunek baino gehiagok ikusi zuten streaming bidez. Zalantzetatik eta ezinegonetik irrikara eta ilusiora igaro ziren, haien zentroa Europako hezkuntza-zentrorik abangoardista eta aurreratuena bihurtuko zela jakin zutenean.
HEDABIDEETAN

TVEko erreportaje hura

Guztia zegoen planifikatuta. 2016ko maiatzetik genekien zer, noiz eta nori komunikatu nahi genion. Lehenengo, irakasleei eta familiei. Baina, jarraian, oso informazio garrantzitsua helarazi behar genion iritzi publikoari: hezkuntzan 20 milioi baino gehiagoko inbertsioa egingo zen. Mugarik gabe. Helburua bete genuen, ondo diseinatutako eta oso-osorik betetako komunikazio-plan bati esker.
ERREALISMOA

Transmititzen duzun hori benetakoa izan dadila

Egia zen. 2016an irudi birtualen bidez proiektatu zena gauzatu zen azkenik, zehatz-mehatz gauzatu ere. Bidean, zailtasunak egon ziren, baina krisi-egoerarako komunikazio-planak funtzionatu egin zuen. Europan hezkuntza-zentro moderno eta abangoardista egiteko ametsa gauzatu egin zen, eta, gaur, ukigarria da, protagonisten anbizioari eta zintzotasunari esker.
AUKERA

Komunikazioak aukera berriak irekitzen ditu

Aldapeta Maria ikastetxearen azken bideoa, Batxilergoko 1. mailan ikasle berriak matrikulatzeko kanpainarako egin zena. Lau ikasleren benetako istorioa kontatu genuen. Kontakizuna, istorioak eta faktore emozionala erabakigarriak dira komunikazioaren eraginkortasunean.
Zure istorioa
Ulertuko
Kontatuko
Transmitituko
Enfokatuko
dugu