.
Kanpaina ezberdin bat
Ez da politika, Donostia da.
2019ko urtarrila. Bost hilabete baino ez ziren falta hauteskundeetarako, Borja Sémperrek bere hauteskunde-kanpaina zuzendu nezan deitu zidanean.
Aurreikuspenak oso txarrak ziren. Kanpainaren planteamenduan ASKEAK izan behar genuen, eta hala izan ginen. Sémperren nortasun AUSART eta DIBERTIGARRIARI egokitu genizkion kanpainaren oinarria eta formak.
ASKE
Begirunea hiriari
Ohiko kanpainen moldeak hautsi genituen. Diskurtsoa ez zen inoren aurkakoa, aldekoa baizik. Sémperrengan pertsonalizatu genuen marka, komunikazioaren ertz guztiak menderatzen baitzituen. Eta Donostia hiri plural eta anitzera lotu genuen xedea, hiriak bakarrik axola zuelako.
AUSARTA
Zu bezalakoa naiz
Ez naiz perfektua. Ondo egiten ere ez dakit. Horixe zen ideia. Surfak, gainera, donostiar askorentzako kirol ikonikoa denez, politikatik urrundutako belaunaldi batekin konektatzea ahalbidetzen zigun, bai eta kanpainaren irudiari freskotasuna erantsi eta hiriaren beste angelu bat erakustea ere.
DIBERTIGARRIA
Amarara itzuliko naiz
Abestia edo “abestua”. Irrigarria izan zitekeen, baina ez zen hala izan. Sémperrek “Vuelvo a Amara” abestia plagiatzeko eta hauteskunde-eskaintza bihurtzeko baimena eskatu zion Erentxun lagunari. Sekulako arrakasta izan zuen. Sémperrek berak bere ausardia justifikatzeko erabiltzen zituen naturaltasunak eta umoreak hasierako zalantza argitu zuten.
ZINTZOA
Ez da politika, bizitza da
Politikatik harago ere, bizitza dago. Sémperrek eskuzabaltasunez jokatu zuen bere alderdirik pertsonal eta pribatuena partekatu zuenean: kanpainaren azken egunean, emaztearekin eta semeekin etxera sartzen ikusi genuen bideo batean. Ez da politika; bizitza da.
Nahita egindako probokazioa izan zen
Nahita egindako probokazioa izan zen, hautagaiak eta herritarrek oro har oso gustuko ez dituzten tonu eta molde ezarrietatik bereizteko jokaldi argia.
Profesional izugarrien laguntzarekin (adibidez, @hugoiglesiaspho argazkilariarenarekin, @nestorurbieta bideoen editoreaeta eta Toya Huércanos diseinatzailearenarekin), kanpainaren leloa taxutu genuen: Ez da politika, Donostia da. Erroman zuela gutxi egindako kanpaina baten translazioa zen, zeinari buruz @CesarCalderon-ek hitz egin baitzigun.
EMAITZA
5549
10,304
BOTO (10.85%)
903
1,000
2015EAN BAINO 1.000 BOTO GEHIAGO
Moduetan eta oinarrian ezberdina
Kanpaina garbia izan zen, proposamenezkoa, aurkariari izen pertsonal edo politiko ona kentzeko asmorik gabea.
Moduetan eta oinarrian ezberdina izan zen, oso bitarteko gutxirekin eta “Ez da politika, Donostia da” leloarekin une oro zintzotasunez aritu zen talde baten talentuari eta sormenari esker.
.
Zure istorioa
Ulertuko
Kontatuko
Transmitituko
Enfokatuko
dugu